logoshort.gif

Mesedez klik egin

blank.gif


HIZKUNTZA
· BAIETZ Fundazioa


GAIAK
· Adierazpen Askatasuna
· Euskal Herria
· Globalizazioa
· Internet
· 18/98+
· Materialak


MEDIOAK
· EGIN
· ARDI BELTZA
· EGUNKARIA
· GARA
· BERRIA
· INFO7


LINKS
· EGUNKARIA (egunkaria.info)
· PRENSA (lahaine.org)
· ARGAZKIAK (argazki-press.com)
· CIBERCENSURA (rebelion.org)
· MENTIRAS Y MEDIOS (rebelion.org)


Zaharragoak
· Mugarik gabeko telebista kanpaina aurkeztu dute (2010 Urt 14)
· Biharko prentsa, Interneten? (2009 Mai 28)
· 'Egunkaria' eta 'Egin' hizpide izango ditu Euskal PENek Glasgown (2008 Api 03)
· Televisión: la realidad manipulada a base de emociones (2007 Abe 24)
· Zer zen Egunkaria (2007 Abe 03)
· 18/98+ manifestazioa Bilbon 2007.12.02 (2007 Abe 03)
· Info7k irratsaio berezia egingo du gaur goizean Donostiako Bulebarretik (2007 Abe 01)
· E I TE VE (2007 Aza 07)
· Marmitakoa eta 'coronita' (2006 Aza 13)
· 'Egunkaria'-ri buruzko idazki bat 'Egin'-en aurkako frogatzat hartu dute (2006 Urr 10)


Kategoria: Hemeroteka
Hurrengoak Kategoria honetan argitaratutako Berriak dira.


Gai honen inguruko berri guztiak ikusi.

Hemeroteka: ETAren agerraldia: EITBren sinesgarritasunak kale egin du
Mezubideak eta Euskal Herria (...)Berria espainiar hedabide gehienetan toki handia hartu du berehala. Euskal Herriko prentsan zer esanik ez. Euskal hedabide publikoak, ordea, motel xamar ibili dira, eta lehen kolpean -EiTB bezalako baliabideak dituen komunikazio talde batek horrelakoetan jokatzen ditu bere sinesgarritasuna- kale egin dute. "Rafaga" azkar eta lerro batzuekin bete dute hutsunea... Baina hori, igande berezi batean, ez da aski. Are gehiago, "Gara" lehenik, eta berehala Euskal Herriko gainerako hedabideek berria sakontasunez jorratzen zutenean dagoeneko beren webguneetan.
Data: 2010 Ira, 06 - 04:56 AM
Gehiago irakurri... (148 byte gehiago) 2 Erantzun Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Frantziako Polizia Anzaren aldeko ekitaldian ETAk eginiko agerraldiari buruz azalpen eske
Adierazpen Askatasuna Kazeta.infok jakin duenez joan den uztailean Ziburun Jon Anzari egin zioten omenaldian ETAk burutu zuen ezusteko agerraldiari buruz azalpen eske ari da Frantziako Polizia. Gutxienez pertsona bi konbokatuak izan dira omenaldiaren karietara azalpenak emateko. Ezker abertzaleak antolatu zuen ekitaldia politikoan burua estalia zuten hiru ETA kide azaldu ziren. Oholtza gainetik «Euskal Herriaren alde hildako guztiei» egin dakiekeen omenaldirik onena «erabakitzeko eskubidea gauzatzea» dela adierazi zuten.
Data: 2010 Ira, 01 - 04:24 AM
Gehiago irakurri... (2730 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Atxiloketekin hedabideetan «errenta» lortzen saiatzea egotzi dio Urizarrek Aresi
Mezubideak eta Euskal Herria

Inkomunikatuta diraute Gurutz Agirresarobek eta Aitziber Ezkerrak; agentzien arabera, epea agortu arte egongo dira

Hedabideetan zeresana jarri nahia ikusi du Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi Pello Urizarrek Hernaniko (Gipuzkoa) polizia operazioaren atzean. Haren arabera, ekintza bakoitzarekin «errenta mediatikoa» lortu asmo du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. «Bestela ezin da ulertu atxiloketen unean inguru osoa kameraz hartuta egotea», azaldu du. Indarkeria beti gaitzetsi dutela nabarmenduta, iragarri du EAk ez duela atxiloketei buruz iritzirik emango: «Ez dugu ohiturarik polizia operazioei buruzko balorazio publikoak egiteko, eta ez gara orain hasiko». Urizarren arabera, hori Rodolfo Aresen sailaren propaganda asmoa indartzea litzateke, «eta errenta mediatikoa lortzeko apustu horretan, Eusko Alkartasunak ez dio lagunduko Herrizaingo Sailari».
Data: 2010 Abu, 06 - 04:14 AM
Gehiago irakurri... (3947 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Jai herrikoien ereduaren kontrako erasoa salatu dute
Adierazpen Askatasuna

Jai herrikoiak instituzionalizatu eta pribatizatu nahi dituztela-eta, EAJ eta Eudel kritikatu dituzte

Ezker abertzaleak Euskal Herriko herrietako eta auzoetako jai herrikoien aurkako erasoak salatu ditu, atzo Bilbon egin zuen prentsaurrekoan. EAJ eta Eudel izan dira euren kritiken jomuga, jaiak pribatizatu eta instituzionalizatu nahi dituztela adierazi dute Txiki Castañosek eta Borja Sarrionandiak.
Data: 2010 Abu, 05 - 04:32 AM
Gehiago irakurri... (2479 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Ondarroako herritarren erantzunak Gestoraren dekretua indargabetu du
Adierazpen Askatasuna Ondarroako Gestorak txosnei hainbat baldintza ezartzen zizkien dekretua onartu arren, Gestorako buruak dekretuaren ondorioz ez duela txosnarik itxiko esan die Jai Batzordeko kideei. Iritzi aldaketan herritarren erantzuna «erabakigarria» izan dela uste du Jai Batzordeak.
Data: 2010 Abu, 05 - 04:29 AM
Gehiago irakurri... (2037 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Gaztelaniaz, abertzalea erradikala da
Mezubideak eta Euskal Herria

Espainiako Hizkuntzarako Errege Akademiak 'abertzale' hitzerako eman berri duen gaztelaniazko definizioaren arabera, abertzalea nazionalista erradikala da.

Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiak gaztelaniazko hitzen eguneratzea bukatu berri du, eta abertzale hitza bere egin: honela deritzo euskal mugimendu politiko eta sozial horri, eta horren jarraitzaileei: nazionalista erradikal. Haren arabera, bere burua abertzaletzat jotzen duena, nahi eta nahi ez, nazionalista erradikala da. Gaztelaniazko patriota hitzaren baliokidea dela onartzen du, baina patriota hitzari honako definizio hau ematen dio: bere aberria maite duen pertsona, eta haren alde egiten duena.
Data: 2010 Uzt, 30 - 04:39 AM
Gehiago irakurri... (1419 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Zuzenbidearen ikuspegitik presoen argazkiak erakustea zilegi dela diote abokatuek
Adierazpen Askatasuna

Haien hitzetan, agintari eta epaileek hori badakiten arren herritarrak jazartzen ari dira, eta, beraz, «prebarikaziotik gertu» daude

Zuzenbide alorreko 110 lagunek sinatu dute argazkiak erakustea zilegi dela dioen agiria

Presoen argazkiak erakustea ez dela delitua seguru daude abokatuak. Zuzenbidearen ikuspegi soiletik, sinetsita daude erabat egoki dela argazkiak erakutsi eta horiek erabiltzea espetxe politikak eragindako eskubide urraketak salatzeko eta aldarrikapen politikoak egiteko. Hala baieztatu dute oinarri hartuta Espainiako legedia, auzitegietako hainbat epai, adituen adierazpenak eta nazioarteko irizpideak.
Data: 2010 Uzt, 29 - 02:52 AM
Gehiago irakurri... (3619 byte gehiago) 1 Erantzun Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Ertzaintzak kenduriko oroitarria bueltan ekartzeko eskatuko dute bihar Azkoitian
Adierazpen Askatasuna Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) kontzentrazioa egingo du Azkoitiko eliz atarian Ramon Oñederra Kattu, Jose Luis Salegi Txipi eta Jabier Larrañaga Peru herritarren omenezko oroitarria bueltan ekartzeko eskatzeko, bihar 19:30ean. Ertzaintzak, Dignidad y Justiciak eskatuta, ekainaren 19an monolitoa kendu zuen eliz atari ondoko lorategitik. Beste oroitarri bat jarriko dute biharko ekitaldian.
Data: 2010 Uzt, 28 - 07:17 AM
Gehiago irakurri... (367 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Kazetarien destinu petrala
Mezubideak Munduan

Krisialdi ekonomikoak gogor astindu ditu azkeneko hilabeteetan AEBetako eta Europako egunkari asko. Adituek diotenez, krisialdi horri, lehendik zetorren «paperaren krisia» gaineratu behar zaio.

Gaur egun erredakzioetan mezua argia da: Ez zaitez mugitu, ez ezazu traba egin, ez ezazu zuzendutako bidea abandonatu. Hala egiten baduzu, ez zara iritsiko; eta iritsi bazara, irteten hurrengoa izan zintezke». Hala dio Irene Lozano kazetariak Casi Desnuda blogeko La proletarización del periodismo artikuluan. 1995. urtean El Mundo egunkarian hasi zen lanean Lozano. Hamar urteren ostean, Madrilgo egunkaria utzi eta freelance bilakatu zen. Berak hartu zuen bide hori. Baina beste kazetari askori azkeneko hilabeteetan euren lana uzteko gonbita egin diete arduradunek. AEBetan, Europan eta inguruko herrialdeetan gertatzen ari den zerbait da. Krisi ekonomikoari, kazetaritza eta paperaren krisia gaineratu zaio.
Data: 2010 Uzt, 25 - 02:07 PM
Gehiago irakurri... (2678 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Bi zarauztarren aurkako zigorra berretsi du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak
Adierazpen Askatasuna

Lekuko babestu batek 'Gora ETA' esaten entzun zuela eta, haren esanean oinarrituta epaitu dituzte bi lagunak



Urte eta erdiko espetxe zigorra, Zarautzen bizi eta sartzeko bost urteko debekua, hamar urteko inhabilitazioa, erakunde publikoetan lan egitekoa eta boto emateko debekua bizi osorako. Zigor eskaera hori berretsi zuen atzo Miguel Angel Carballo Auzitegi Nazionaleko fiskalak Zarauzko bi lagunentzat: Aritz Labianorentzat eta Haritz Garatxotenearentzat. Lekuko babestu batek bi lagun horiek «Gora ETA» eta «Euskadi ta Askatasuna» esaten entzun zituela esan du, eta beste inolako frogarik gabe, Auzitegi Nazionalera iritsi da auzia. Zigortzen badituzte, espetxera joan beharko dute, aurretik bederatzi hilabeteko zigor bana badutelako. Auzitegi Nazionalak epaia ematea bakarrik falta da orain.
Data: 2010 Uzt, 15 - 02:33 AM
Gehiago irakurri... (2336 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria


Hasiera :: Berriak Bidali

info @ baietz.org
syndication (Azken albisteak zeure atarian, PDA...)
freebatasuna - free18/98


2005.01tik: 1461315