logoshort.gif

Mesedez klik egin

blank.gif


HIZKUNTZA
· BAIETZ Fundazioa


GAIAK
· Adierazpen Askatasuna
· Euskal Herria
· Globalizazioa
· Internet
· 18/98+
· Materialak


MEDIOAK
· EGIN
· ARDI BELTZA
· EGUNKARIA
· GARA
· BERRIA
· INFO7


LINKS
· EGUNKARIA (egunkaria.info)
· PRENSA (lahaine.org)
· ARGAZKIAK (argazki-press.com)
· CIBERCENSURA (rebelion.org)
· MENTIRAS Y MEDIOS (rebelion.org)


Zaharragoak
· Mugarik gabeko telebista kanpaina aurkeztu dute (2010 Urt 14)
· Biharko prentsa, Interneten? (2009 Mai 28)
· 'Egunkaria' eta 'Egin' hizpide izango ditu Euskal PENek Glasgown (2008 Api 03)
· Televisión: la realidad manipulada a base de emociones (2007 Abe 24)
· Zer zen Egunkaria (2007 Abe 03)
· 18/98+ manifestazioa Bilbon 2007.12.02 (2007 Abe 03)
· Info7k irratsaio berezia egingo du gaur goizean Donostiako Bulebarretik (2007 Abe 01)
· E I TE VE (2007 Aza 07)
· Marmitakoa eta 'coronita' (2006 Aza 13)
· 'Egunkaria'-ri buruzko idazki bat 'Egin'-en aurkako frogatzat hartu dute (2006 Urr 10)



Mintzagaia: Mezubideak eta Euskal Herria
Hurrengoak Mintzagai honetan argitaratutako Berriak dira.


Gai honen inguruko berri guztiak ikusi.

Hemeroteka: ETAren agerraldia: EITBren sinesgarritasunak kale egin du
Mezubideak eta Euskal Herria (...)Berria espainiar hedabide gehienetan toki handia hartu du berehala. Euskal Herriko prentsan zer esanik ez. Euskal hedabide publikoak, ordea, motel xamar ibili dira, eta lehen kolpean -EiTB bezalako baliabideak dituen komunikazio talde batek horrelakoetan jokatzen ditu bere sinesgarritasuna- kale egin dute. "Rafaga" azkar eta lerro batzuekin bete dute hutsunea... Baina hori, igande berezi batean, ez da aski. Are gehiago, "Gara" lehenik, eta berehala Euskal Herriko gainerako hedabideek berria sakontasunez jorratzen zutenean dagoeneko beren webguneetan.
Data: 2010 Ira, 06 - 04:56 AM
Gehiago irakurri... (148 byte gehiago) 2 Erantzun Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Atxiloketekin hedabideetan «errenta» lortzen saiatzea egotzi dio Urizarrek Aresi
Mezubideak eta Euskal Herria

Inkomunikatuta diraute Gurutz Agirresarobek eta Aitziber Ezkerrak; agentzien arabera, epea agortu arte egongo dira

Hedabideetan zeresana jarri nahia ikusi du Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi Pello Urizarrek Hernaniko (Gipuzkoa) polizia operazioaren atzean. Haren arabera, ekintza bakoitzarekin «errenta mediatikoa» lortu asmo du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. «Bestela ezin da ulertu atxiloketen unean inguru osoa kameraz hartuta egotea», azaldu du. Indarkeria beti gaitzetsi dutela nabarmenduta, iragarri du EAk ez duela atxiloketei buruz iritzirik emango: «Ez dugu ohiturarik polizia operazioei buruzko balorazio publikoak egiteko, eta ez gara orain hasiko». Urizarren arabera, hori Rodolfo Aresen sailaren propaganda asmoa indartzea litzateke, «eta errenta mediatikoa lortzeko apustu horretan, Eusko Alkartasunak ez dio lagunduko Herrizaingo Sailari».
Data: 2010 Abu, 06 - 04:14 AM
Gehiago irakurri... (3947 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Gaztelaniaz, abertzalea erradikala da
Mezubideak eta Euskal Herria

Espainiako Hizkuntzarako Errege Akademiak 'abertzale' hitzerako eman berri duen gaztelaniazko definizioaren arabera, abertzalea nazionalista erradikala da.

Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiak gaztelaniazko hitzen eguneratzea bukatu berri du, eta abertzale hitza bere egin: honela deritzo euskal mugimendu politiko eta sozial horri, eta horren jarraitzaileei: nazionalista erradikal. Haren arabera, bere burua abertzaletzat jotzen duena, nahi eta nahi ez, nazionalista erradikala da. Gaztelaniazko patriota hitzaren baliokidea dela onartzen du, baina patriota hitzari honako definizio hau ematen dio: bere aberria maite duen pertsona, eta haren alde egiten duena.
Data: 2010 Uzt, 30 - 04:39 AM
Gehiago irakurri... (1419 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Nafarroako euskarazko hedabideek 170.000 euroko diru laguntza jasoko dute
Mezubideak eta Euskal Herria

Diru laguntzen erdia jaso ostean, hedabideek jarduera memoria eta egiaztagiriak aurkeztuta jasoko dute beste erdia



Iaz ez bezala, aurten Nafarroako euskarazko hedabideek diru laguntza jasoko dute; 170.000 eurokoa. Nafarroako Gobernuak baieztatu du diru laguntza. Hala ere, hedabideetako euskararen sustapenera bideratutako diru saila ez dute euskarazko hedabideek soilik jasoko. 50.000 euroko diru laguntza jasoko dute berez gaztelaniazko hedabideak izan arren euskara zertxobait lantzen dutenek ere. Nafarroako Gobernuaren eskutik diru laguntzak jasoko dituzten hedabideak aldizkari, egunkari, irrati eta Interneteko atariak dira.
Data: 2010 Uzt, 05 - 04:48 AM
Gehiago irakurri... (2950 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Surio eta Eguraldia
Mezubideak eta Euskal Herria

ZALDIEROA BERRIAn
Data: 2010 Uzt, 01 - 02:50 AM
Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

EITBri, ekainaren 29ko greba orokorraren inguruan
Mezubideak eta Euskal Herria EITBko albisteetan hau esan duzue: «CAFeko langile batzuk lanera joan dira».

1. CAFen batzarrak egin ziren, eta bozketetan langileek erabaki zuten greba egitea (%75 grebaren alde).

2. Beasaingo CAFen 2.600 langile inguru gabiltza lanean. Lanera joan zirenak zerbitzu minimoak (klinika, mantenimendua, atzerriko filialen kudeaketa...) eta zuzendaritzako kideak izan ziren, guztira 40-50 lagun. Beraz, 2550 langilek greba egin genuen ekoizpen edo produkzio linea guztiak gelditu zirelarik.
Data: 2010 Uzt, 01 - 02:48 AM
Gehiago irakurri... (1382 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Auzo-lotsa «Plato 2.0» saioan
Mezubideak eta Euskal Herria Carlos Dronda - Kazetaria eta independentista

Auzo-lotsa sentitu nuen, bai, batzuek, argudiorik ezean, gezurra erabiltzeko arazorik ez dutela ikusita, ez baita egia ezker abertzalearen eta EAren arteko akordioak ezkerreko ikuspegia baztertu duela
Data: 2010 Eka, 24 - 11:17 AM
Gehiago irakurri... (3547 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Herritarrei ETB ikus dezatela eskatu die Patxi Lopezek, «merezi duelako»
Mezubideak eta Euskal Herria Lopez: «ETBk zerbitzu publikoa izaten jarraitu behar du, euskara sustatu eta aniztasuna ordezkatzeko»

Inoiz Eusko Jaurlaritzako lehendakari batek egin ez duena Patxi Lopezek egin zuen atzo Eusko Legebiltzarrean: herritarrei ETB ikustea eskatu. Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak legealdi honetako ETBko aldaketei buruz galdera egitean eman zuen erantzuna Lopezek. ETB ikustea eskatu zuen lehendakariak, «hori egitea merezi duelako». ETBren irizpide editorialean aldaketa nabarmenak izan direla aitortu zuen, bide batez.

Data: 2010 Eka, 19 - 04:38 AM
Gehiago irakurri... (1781 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: EITBk erretiratu egin du errauste plantaren aurkako manifestazioaren irrati iragarkia
Mezubideak eta Euskal Herria Lau egunez ematen aritu dira, eta iganderako, erretiratu egin zuen EITBk Donostiako errauste plantari moratoria ezartzearen aldeko manifestaziora deitzen zuen iragarkia. EITBko zuzendaritzak hauxe azaldu du: «Iragarkiak herritarrak errauste plantaren aurka manifestatzera bultzatzen ditu, eta, gainera, osasunarentzat kaltegarria dela argi baieztatzen du». Bestalde, azaldu du EITBn ez direla onartuko ideia filosofiko, erlijioso edo politikoak dituzten iragarkiak. «Iragarkia alderdi politiko batena bada, ez da kontraturik egingo, hauteskunde kanpainetan salbu, mezua dena delakoa izanda ere. Iragarkia eginez gero adibidez GKE batek, talde ekologista batek, animaliak babesteko elkarte batek edo bizilagunen elkarte batek, mezuak ezingo du konnotazio politikorik izan».
Data: 2010 Eka, 19 - 04:37 AM
Gehiago irakurri... (15 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Ituna Euskalerria Irratiarekin
Mezubideak eta Euskal Herria Berriozarko Udalak (Nafarroa) eta Euskalerria irratiak lankidetza ituna izenpetu zuten atzo. Akordio horren barruan, euskarazko hedabideak eta, zehazki, euskarazko irratia Berriozarren sustatzeko ekimenak egingo dira. Itun horren harira, Euskalerria irratiak hainbat saio egingo ditu Berriozarren eta Berriozarri buruz. Lehenengo saioa datorren astean bertan egingo dute, Berriozarko Institutuan. Ituna izenpetzeko, atzo hedabideen aurrean agertu ziren Jose Antonio Solano Iruñeko Komunikabideak SAko kontseiluburua, Xabier Lasa Berriozarko alkatea eta Mikel Bujanda Euskalerria irratiko zuzendaria.
Data: 2010 Eka, 04 - 02:29 AM
Gehiago irakurri... (17 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria


Hasiera :: Berriak Bidali

info @ baietz.org
syndication (Azken albisteak zeure atarian, PDA...)
freebatasuna - free18/98


2005.01tik: 1461339