|
|
|

Mintzagaia: 18/98+ Hurrengoak Mintzagai honetan argitaratutako Berriak dira.
|
Gai honen inguruko berri guztiak ikusi.
| Hemeroteka: 18/98 auziko Iñaki Zapian eta Xabier Otero kalean dira, bi hilabete preso egon ostean |

18/98 auzian epaitu eta zigortu zituen Iñaki Zapiain eta Xabier Otero, beste 37 lagunekin batera, Espainiako Auzitegi Gorenak, eta herenegun atera ziren kalera. Zapiain Soriatik, eta Otero Curtisetik. 22 hilabeteko kartzela zigorra jarri zien Gorenak, eta zigor kodearen arabera, bi urtetik beherako zigorretan espetxera joan behar ez bada ere, bi hilabete egon dira kartzelan. Gorenaren epaia ateratzerako haiek atxilotzeko agindu zuen Auzitegi Nazionalak. 18/98 makrosumarioaren baitan, Orain atalean zeuden auzipetu eta zigortuta. Guztira 47 lagun epaitu zituzten 18/98 auzian, eta guztiak zigortu zituen Auzitegi Nazionalak. Haietako hamar absolbitu egin zituen gero Gorenak. Baina beste 37rentzat 291 urteko kartzela zigorra ezarri zuen. Auzi hori medio, 33 pertsona daude preso. | |
| |
|
| Hemeroteka: «Justizia ezari» herri gisa erantzuteko unea dela ohartarazi dute |
 Auzitegi Gorenak 18/98 auziaren inguruan plazaratu berri duen epaiaren harira, makroprozesu ezberdinetan auzipetutako hainbat herritarrek gogor kritikatu zuten atzo, ebazpenak «egiaren kaltea, justizia eza, oinarrizko eskubideen urraketa eta sufrimendua» eragin dituela esanez. Egoera «jasangaitz» horren aurrean gogoeta egin eta eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatzeko «herri harresi bat» eraikitzeko garaia heldu dela aldarrikatu zuten. | |
| |
|
| Hemeroteka: 18/98ko zortzi atxilotuak askatzeari uko egin dio Auzitegi Nazionalak |
Gorenak iragarritakoaren arabera, zortziek jasoko dituzten kartzela zigorrak betetzeko espetxera itzuli beharko dutela arrazoitu duEpai irmorik ez dagoela eta asko gaixo direla azaldu zuen defentsak kaleratzeak eskatzeko
Espainiako Auzitegi Gorenak 18/98 auziari dagokion azken epaia oraindik eman ez duen arren, joan zen astean Guardia Zibilak atxilotu zituen zortzi auzipetuak ez dituela askatuko jakinarazi du Auzitegi Nazionalak. Gorena kaleratzear den epaiak zigortu egingo dituela jakina dela, eta ezarriko zaizkien espetxealdiak orain arte beteta dituzten kartzelaldiak baino dezente luzeagoak izango direla pentsa daitekeela arrazoitu du kaleratzeko eskaerei ezezkoa emateko. | |
| |
|
| Hemeroteka: 18/98 auzian zigortutako Natale Landa eta Iñaki O'Shea aske utzi dituzte |
Auzitegi Gorenak ez du oraindik epaia kaleratu, baina Zumalabe ataleko preso bakarra eta Ekin ataleko bat askatu dituAuzitegi Gorena joan zen astean hasi zen 18/98 auziari dagozkion helegiteak aztertzen. Ez du oraindik epairik publiko egin, baina neurriak hartzen hasi da. Atzo iluntzean, Natale Landa eta Iñaki O'Shea aske utzi zituen. Auzitegiak ez zuen azalpenik eman. Abokatuek ez zuten erabakiaren berri ofizialik inondik jaso, baina bi preso askatuko zituztela jakin zuten, presoen beren bidez. Presoek senideei deitu, eta kalera aterako zirela esan zieten. Landak espetxetik ateratakoan deitu zuen kalean zela esanaz. O'Shearen kasuan, Dueñasko espetxean kide zuen Ibon Arbuluk eman zuen berria, telefonoz bere hurkoei deitu zienean. Askatzear zirela esan ziotela jakinarazi zuen. | |
| |
|
| Hemeroteka: Zigorrei eusteko frogarik ez dagoela argudiatu du 18/98ko defentsak |
 Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako zigorrak aztertzen ari da Gorena, eta bihar arte jardungo du horretanEspainiako Auzitegi Nazionalak 18/98ko auzipetuak zigortzeko erabilitako tesia frogatu gabe dagoela argudiatu dute 47 auzipetuen defentsek Espainiako Auzitegi Gorenean. Auzipetuek terrorismo deliturik egin zutenik frogatu ez arren, horregatik zigortu zituztela azaldu du defentsak. Hala, zigortu dituzten 47 lagunen jarduera erabat politikoa zela azaldu dute, beste behin. Auzitegi Nazionalak 18/98 auzian jarritako zigorrak aztertzen hasi zen atzo Gorena, defentsak jarritako helegiteen ondorioz. Bihar arte arituko dira horretan. | |
| |
|
| Hemeroteka: Aske gelditu dira Salutregi eta Dieguez, 18/98 auzian zigortuak |
Auzian zigortutako bost lagun aske gelditu dira bi astean, guztiek 6.000 euroko bermea ordaindutaXabier Salutregi Egin egunkariko zuzendari ohia eta Juan Pablo Dieguez, 18/98 auzian zigortuak, aske gelditu ziren atzo, 6.000 euroko bermea ordaindu ondoren.
Dieguez 18/98 auzian enpresen atalean epaitu zuten. Azaroaren 30ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, Bermeon. Angela Murillo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 11 urteko kartzela zigorra ezarri zion. Valladolideko espetxean egon da (Espainia), eta atzo 20:00ak inguruan irten zen. | |
| |
|
|