logoshort.gif

Mesedez klik egin

blank.gif


HIZKUNTZA
· BAIETZ Fundazioa


GAIAK
· Adierazpen Askatasuna
· Euskal Herria
· Globalizazioa
· Internet
· 18/98+
· Materialak


MEDIOAK
· EGIN
· ARDI BELTZA
· EGUNKARIA
· GARA
· BERRIA
· INFO7


LINKS
· EGUNKARIA (egunkaria.info)
· PRENSA (lahaine.org)
· ARGAZKIAK (argazki-press.com)
· CIBERCENSURA (rebelion.org)
· MENTIRAS Y MEDIOS (rebelion.org)


Zaharragoak
· Mugarik gabeko telebista kanpaina aurkeztu dute (2010 Urt 14)
· Biharko prentsa, Interneten? (2009 Mai 28)
· 'Egunkaria' eta 'Egin' hizpide izango ditu Euskal PENek Glasgown (2008 Api 03)
· Televisión: la realidad manipulada a base de emociones (2007 Abe 24)
· Zer zen Egunkaria (2007 Abe 03)
· 18/98+ manifestazioa Bilbon 2007.12.02 (2007 Abe 03)
· Info7k irratsaio berezia egingo du gaur goizean Donostiako Bulebarretik (2007 Abe 01)
· E I TE VE (2007 Aza 07)
· Marmitakoa eta 'coronita' (2006 Aza 13)
· 'Egunkaria'-ri buruzko idazki bat 'Egin'-en aurkako frogatzat hartu dute (2006 Urr 10)

* Entzun dezatela herri honen epaia, Egunkaria libre!
Data: 2010 Urt, 23 - 11:23 AM
Inprimatzeko orria Inprimatu  Istorio hau lagun bati bidali Bidali hau lagun bati
Euskaldunon Egunkaria Egunkariaren aurkako lehen epaiketa bukatzear den honetan epaiaren zai egotea baino euskaltzaleoi gure ezinegona kalean bizitzea, konpartitzea, adieraztea dagokigula uste dugu. Guztiok amesten dugu absoluzioarekin baina amestetik harago badirudi orokorrean euskaltzaleok epaituak absolbitu egingo dituztela sinesten dugula. Gure irudikoz behintzat transmititzen ari garen normalitate egoerak ez du beste arrazoirik. Baina gu behintzat ez gaude normal, ez gaude lasai eta ametsa amesgaizto bihurtzeko arriskuak sortzen digun ezinegona eta amorrua askatzeko premia latza daukagu. Horregatik Euskal Herrian Euskaraz-en, urtarrilaren 26an mobilizazio eguna egitea erabaki dugu. Egun horretan herri zein auzo ezberdinetan antolatuko diren ekimenetan parte hartzeko deia egiten dizuegu gure moduan sentitzen zareten euskaltzale guztiei.

Zazpi urte igaro dira jada Euskal Herriko euskarazko egunkari bakarra itxi eta Espainiar Estatuak herri honen kontrako erasoaldi berria abiatu zuenetik. Zazpi urte pasa dira orduko gobernuaren menpeko epaitegi berezien aginduz, polizia espainolak Egunkaria indarrez itxi zuenetik. Zazpi urte Egunkariko ordezkariak atxilotu eta basatiki torturatu zituztenetik. Zazpi urte Egunkariko langileak kalean gelditu zirenetik. Itxiera, atxiloketa eta torturekin nahikoa ez gainera eta zazpi urte behar izan dituzte epaiketari ekiteko. Zazpi urtetako sufrikarioa ezarriz hamaika pertsona eta familiri. Zoritxarrez ez da ur horretatik probatzen dugun lehen aldia euskal herritarrok, 18/98+ makrosumarioan eta besteetan ere zoritxarrez beste hainbat adibide bada.

Espainiar Estatuak badaki herri honen asimilatze prozesua bururaino eramateko bi konturekin amaitu beharra daukala, alde batetik euskaraz bizitzeko nahia eta bestetik herri mugimenduarekin. Hor kokatzen da bete-betean Egunkariaren itxiera, hor kokatzen dira lehendik ere ezagunak diren erasoak eta hor kokatzen da herri akusazioak darabilen argudio nagusia. Zeinak esaten duen euskaraz bizitzearen alde administraziotik kanpo egiten den jardun guztia ETAk aginduta egiten dela. Zer gertatuko litzateke beraz epaileak argudio hori bere egin eta Egunkariko auziperatuak zigortuko balitu? Zenbat herritar, eragile, proiektu jarriko lirateke jomugan?

Horregatik erabaki dugu epaiaren zai egoteke Espainiar Estatuari argi eta garbi esatea harro gaudela bai herri mugimenduko kide izateaz bai eta euskaraz biziko den herria berreraiki nahi izateaz. Horretarako Gasteiz eta Iruñean dauden Gobernu delegaritzen aurrean elkarretaratzeak deitu ditugu urtarrilaren 26an, Gasteizen 19:00etan eta Iruñean 19:30ean. Entzun dezatela gu behintzat aspertuta gaudela beraien errezetekin, eta gaur eguneko gure jarduna mantentzeaz gain, proiektu eta asmo berriekin herri euskalduna indartzeko asmoa daukagula. Zapalduta bizitzeari uko egin, zutitu eta euskaraz bizitzeko hautua geroz eta sendoagoa izan dadin eragiten ari garela.

Hizkuntza txiki batek arnasa hartzeak min ematen die. Zergatik ote? Diktaduratik demokraziara pasatu omen ginen, baina min berdin-berdin ematen badie funtsezko ezer aldatu ote da benetan?

Euskarari erasorik ez, Egunkaria libre!

Igone Lamarain eta Unai Larreategi, EHEko kideak
 
Erlaziodun loturak
Entzun dezatela herri honen epaia, Egunkaria libre! | Sartu edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.

Hasiera :: Berriak Bidali

info @ baietz.org
syndication (Azken albisteak zeure atarian, PDA...)
freebatasuna - free18/98


2005.01tik: 1461205