logoshort.gif

Mesedez klik egin

blank.gif


HIZKUNTZA
· BAIETZ Fundazioa


GAIAK
· Adierazpen Askatasuna
· Euskal Herria
· Globalizazioa
· Internet
· 18/98+
· Materialak


MEDIOAK
· EGIN
· ARDI BELTZA
· EGUNKARIA
· GARA
· BERRIA
· INFO7


LINKS
· EGUNKARIA (egunkaria.info)
· PRENSA (lahaine.org)
· ARGAZKIAK (argazki-press.com)
· CIBERCENSURA (rebelion.org)
· MENTIRAS Y MEDIOS (rebelion.org)


Zaharragoak
· Mugarik gabeko telebista kanpaina aurkeztu dute (2010 Urt 14)
· Biharko prentsa, Interneten? (2009 Mai 28)
· 'Egunkaria' eta 'Egin' hizpide izango ditu Euskal PENek Glasgown (2008 Api 03)
· Televisión: la realidad manipulada a base de emociones (2007 Abe 24)
· Zer zen Egunkaria (2007 Abe 03)
· 18/98+ manifestazioa Bilbon 2007.12.02 (2007 Abe 03)
· Info7k irratsaio berezia egingo du gaur goizean Donostiako Bulebarretik (2007 Abe 01)
· E I TE VE (2007 Aza 07)
· Marmitakoa eta 'coronita' (2006 Aza 13)
· 'Egunkaria'-ri buruzko idazki bat 'Egin'-en aurkako frogatzat hartu dute (2006 Urr 10)

* Hemeroteka: Interneten euskararen normalizazioa sustatzeko sortu da Azkue Fundazioa
Data: 2009 Aza, 05 - 02:38 PM
Inprimatzeko orria Inprimatu  Istorio hau lagun bati bidali Bidali hau lagun bati
Teknologia Berriak

Euskarazko edukiak sarean «era librean eta modu erakargarrian» bultzatzeko hainbat egitasmo abiatu dituzte

Teknologia berrietan eta Interneten euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko asmoarekin sortu berri da Azkue Fundazioa. Hizkuntzen normalizazioan teknologia berriek duten garrantziaz jabetuta, fundazioak sarean hainbat baliabide elektroniko sortuko ditu, eta jada Interneten dauden ekimenak bildu eta indartuko ditu. Atzo arratsaldean, Bilbon, Euskalduna jauregian aurkeztu egin zuten.

Proiektua «irekia, parte-hartzailea eta bizia» izango dela adierazi dute sustatzaileek, eduki guztiak era librean eskuratu ahal izango direlako. Azkue Fundazioaren Patronatua bost erakundek osatzen dute: Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Euskaltzaindiak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU).

Fundazioak hiru ardatz nagusi landuko ditu, Andres Urrutia Euskaltzaindiako lehendakariak zehaztu duenez: «Euskara, teknologia, eta hori guztia gizarteratzea». Haren hitzetan, asmoa «administrazioa eta unibertsitateekin sinergiak bilatzea izango da, euskara eta teknologia berriak bultzatzeko».

Rodrigo Gartzia Azurmendi Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzaileak aitortu duen moduan, euskarak «hutsune nabarmena du ezagutza librean». Egoera hau iraultzeko, fundazioak hainbat ekimen abiatuko ditu, batez ere gaztentzat eta nerabeeentzat: «Edozein eskolatako gazte batek Internetetik informazioa euskaraz jaso nahi badu, gaur egun zailtasunak izango ditu. Beti lortuko du errazago gaztelaniaz edo ingelesez».

Baliabide erabilgarriak

Fundazioak, sarean jada abian dauden hainbat ekimen bultzatuko ditu. Horien artean, berebiziko garrantzia eman diote Wiki Plaza egitasmoari. Gartzia Azurmendik nabarmendu duen moduan, «orain arte Wikipedian nabigatzaile euskaldunek emaitza ezin hobeak lortu dituzte». Lan hori indartzeko asmoa dute fundaziotik.

Era berean, Mediategia egitasmoan orain arte euskaraz argitaratu den materialarekin artxibo multimedia bat osatuko dute. Egitasmo hauek www.azkuefundazioa.org webgunean egongo dira eskuragai.



Julen Nafarrete - BERRIA 2009.11.05
 
Erlaziodun loturak
· Gaia sakondu: Teknologia Berriak
· Egile honen berriak baietz


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Teknologia Berriak:
Biharko prentsa, Interneten?

Interneten euskararen normalizazioa sustatzeko sortu da Azkue Fundazioa | Sartu edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.

Hasiera :: Berriak Bidali

info @ baietz.org
syndication (Azken albisteak zeure atarian, PDA...)
freebatasuna - free18/98


2005.01tik: 1309762