BERRIA: (Estilo liburua) Erabiltzaileekin hobetu dadin

 

Estilo liburu digitala sareratu zuen atzo BERRIAk, euskaldun guztiek eskura izan dezaten. Aurkezpen ekitaldira joandako eragileek baieztatu zuten tresna «erabilgarria» dela.
 
Ordu gutxian hedatu zen hitza:escrache. Ingelesean zuen jatorria, baina Argentinan sortu zuten kontzeptua, politikarien aurrean protesta egiteko moduari gaztelania itxura eman ziotenean. Bat-batean agertu zen Hego Euskal Herrian, Espainiatik helduta. Baina euskaraz nola idatzi? «Gaztelaniatik eratorritako hitza da, eta oraindik ez diogu euskarazko ordainik asmatu; beraz, gainerako maileguak bezala, gaztelaniaz bezala idatziko dugu, baina letra etzanez», erantzun du Irene Arraratsek, BERRIAko euskara arduradunak. Egunkariaren estilo liburuko hiztegian txertatutako azken hitzetako bat da escrache. Orain arte kazetariek erabilitako irizpideak eta gomendioak euskal hiztun guztientzat daude eskura. Atzo arratsean sareratu zuten BERRIAren estilo liburu digitala,www.berria.info/estiloliburuahelbidean.

ARGIA: ARGIAko zuzendariaren lekukoa pasako dio Xabier Letonak Estitxu Eizagirreri

 

Xabier Letonak ARGIAko zuzendari izateari utziko dio irailetik aurrera eta aldizkariko egungo erredaktore buru Estitxu Eizagirrek hartuko du bere lekua. Letona 2002tik ari da zuzendari lanetan. ARGIA astekarian astero idatzi ohi duen Maltzagatik atalean azaldu ditu erreleboaren zioak.
 
“Dozena bat urte aski eta sobera dira halako postu batean egoteko, haize berriak ezinbestekoak dira eta bereziki goi-mailako arduretan. Betoz indar eta ideia berriak, denoi egingo digute on”.

BERRIA: Euskara «ikusgarriago» egingo du '.eus'-ek, bultzatzaileen ustez


Domeinua zabaltzeko lanean hasiko direla berretsi dute eragileek, eta ahalik eta webgune gehienek hartzea espero dute
 
Bere webgunea domeinu berrira egokituko dutela baieztatu dute elkarte batzuek
 
«Pozik eta ilusioz». Halaxe hartu dute .eus domeinua bultzatu duten erakunde eta eragileek ICANN erakundeak domeinuari oniritzia eman izana.

BERRIA: ETBko eguraldi mapa aldatzeko eskaera

 

TELEBISTA. EH Bildu eta EAJren aldeko bozekin, ETBko eguraldiaren mapak Euskal Herri osoa, baita Trebiño ere, barne hartzeko eskatu zuen atzo Legebiltzarrak. Gizartearen gehiengoa errespetatuz, «mapak euskararen eremu naturala adieraz dezan» eskatu diote Jaurlaritzaritzari. PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu zuten.
 

ARGIA (Emakumeak kazetaritzan): Erredaktore bai, zuzendari ez

 

Euskalerria Irratiko langile emakumezkoak: eserita, ezker-eskuin, Amaia Lasa teknikaria eta Maialen Huarte kazetaria; zutik, Reyes Ilintxeta kazetaria eta Sarah Ripodas gerentea. Argazkia egiten Oihane Arangoa kazetaria.
Gizarte matxista baten ondorio ez bada, nola ulertu EHUko Kazetaritza fakultatean azkeneko hamarkadan lizentziatu direnen %67 emakumeak izan arren –kalifikazio onenen %83 emakumeak izan arren–, EAEko erredakzioetan eta hedabideetako zuzendaritza taldeetan oro har gehiengoa gizonezkoak izatea?

Amadeu Abril : «'.eus' erabilgarria izateko, gizartean arrakasta izan behar du»

 

2002tik 2006ra '.cat' domeinua lortzeko bultzatzaileetako bat izan zen. Domeinua izateak ikusgarritasuna dakarrela uste du.
 
URTZI URKIZUren elkarrizketa BERRIAn
 
1999tik 2003ra ICANNeko kontseiluko kidea izan zen Amadeu Abril i Abril (Bartzelona, 1961). Punt Cat elkartean egindako lana ondo gogoratzen du.

BERRIA: 2014ko apirilean hasi nahi dute webguneetan '.eus' erabiltzen

 

ICANNek euskararen eta euskal kulturaren domeinua onartzea «nazioarteko aitorpena» dela adierazi du PuntuEus fundazioak
 
Domeinuaren administrazioa, kontrola eta kudeaketa bere gain hartuko du fundazioak
 
«Prozesua ez da hemen bukatu. Alderantziz: .eus domeinuaren benetako ibilbidea oraintxe hasi da». Euskarari eta euskal kulturari Interneten ikusgarritasuna emateko asmoz orain sei urte abiatutako prozesuak lehen mugarria izan zuen herenegun: Interneteko domeinuak arautzen dituen ICANN erakundeak oniritzia eman zion .eus domeinuari. 2012an eskaera egin zuen PuntuEus fundazioko kideak pozik agertu ziren atzo Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako agerraldian, baina ohartarazi zuten domeinua bera ez dela helburua, tresna baizik. Ia beste urtebete beharko dute prozesuaren bigarren inflexio puntua iristeko: 2014ko apiril inguruan espero dute webguneak .eus domeinuarekin erregistratzen hastea.

Martxelo Otamendi: Murrizketa interesdunak

 

Greziako Telebista Publikoarekin gertatu dena paradigmatikoa izan liteke ulertzeko zenbateraino diren luzeak ezarri diguten krisi honen besoak.

Dena ez da izango esku zuri batek —beltzek ez dute hau eragin, eta utz ditzagun bakean gaurkoan— pentsatu eta eragindakoa, baina argi erakusten du krisi honen bukaerara gu nola iritsi diseinatu dutenen asmoa: pobre eta oldarkaitz.

GARA: Euskarak eta euskal kulturak badute adierazle berri bat Interneten

 

p006_f01.jpgBide luze eta neketsua izan da, baina euskararen eta euskal kulturaren komunitateak dagoeneko badu berezko domeinu bat. 2014ko apiriletik aurrera, bukaeran .eus marka duten Interneteko helbideak ikusi ahal izango ditugu. Ostiralean, lorpena ospatzeko jaia egingo dute Bilbon, «euskararen herriaren nazio aitortza» berri bat lortu baita, bultzatzaileek nabarmendu dutenez.

Orriak