logoshort.gif

Mesedez klik egin

blank.gif


Bilatu



EITBren azterketa
1. Lurraldetasunaren trataera


2. Generoaren trataera
· BAIETZ Fundazioa


GAIAK
generic viagra
· Adierazpen Askatasuna
· Euskal Herria
· Globalizazioa
· Internet
· 18/98+
· Materialak


MEDIOAK
· EGIN
· ARDI BELTZA
· EGUNKARIA
· GARA
· BERRIA
· INFO7


LINKS
· EGUNKARIA (egunkaria.info)
· PRENSA (lahaine.org)
· ARGAZKIAK (argazki-press.com)
· CIBERCENSURA (rebelion.org)
· MENTIRAS Y MEDIOS (rebelion.org)


Zaharragoak
· Mugarik gabeko telebista kanpaina aurkeztu dute (2010 Urt 14)
· Biharko prentsa, Interneten? (2009 Mai 28)
· 'Egunkaria' eta 'Egin' hizpide izango ditu Euskal PENek Glasgown (2008 Api 03)
· Televisión: la realidad manipulada a base de emociones (2007 Abe 24)
· Zer zen Egunkaria (2007 Abe 03)
· 18/98+ manifestazioa Bilbon 2007.12.02 (2007 Abe 03)
· Info7k irratsaio berezia egingo du gaur goizean Donostiako Bulebarretik (2007 Abe 01)
· E I TE VE (2007 Aza 07)
· Marmitakoa eta 'coronita' (2006 Aza 13)
· 'Egunkaria'-ri buruzko idazki bat 'Egin'-en aurkako frogatzat hartu dute (2006 Urr 10)

Beste hizkuntzetan gehiago agian

Nahiz eta webgunearen euskarazko bertsioa osoa izan, beste hizkuntzetan informazio ezberdinak ere aurkitu ahal izango dituzu. Beraz, zerbait aurkitzen ez baduzu agian beste hizkuntzaren bat aukeratu behar izango duzu. Halere, zeuk ere egokitzat jotzen dituzun informazioak edo iritziak bidaltzera gonbidatzen zaitugu (info@baietz.org), kezkarik gabe eta esker on osoz.

Hemeroteka: JON ORDOÑEZ: «Erabilgarriagoa izango da aurki 'Berriketan.info' sakelakoetarako»
Teknologia Berriak 'Berriketan.info' dinamizatzeaz arduratzen da Ordoñez sarea sortu zenetik. / JON URBE / ARGAZKI PRESSKOMUNIKAZIOA. EUSKAL KOMUNIKAZIOA ETA SARE SOZIALAK (ETA XVI). JON ORDOÑEZ. 'BERRIKETAN.INFO'-KO ARDURADUNA

1998tik 2003ko otsailera, Euskaldunon Egunkaria-n lan egin zuen Jon Ordoñez kazetariak (Beasain, Gipuzkoa, 1977). Eta BERRIA sortu zenetik, bertan ari da.

Urtebete baino gehiago joan da Berriketan.info martxan jarri zela. Zer balantze egingo zenuke?

Balantzea ona da. Zerbait berria jarri zen martxan, eta, gaur egun, 800 kidetik gora dauzka. Une jakin batzuetan, oso emaitza ona eman du. Orain, Berria.info-ko eta Hitza.info-ko iruzkin sistema berria Berriketan.info-n oinarritu dugu, eta hortik indartuta atera da.

Erabiltzaile kopururen bat jarri duzue helburu moduan?

Mila lagunetara iritsiko gara, eta beste kopuru batzuetara ere bai. Pausoak emango ditugu, eta jendeak erantzungo duela espero dugu. Baina kopuruari baino gehiago, iruzkinari berari ematen diot nik garrantzia. Bizirik dagoen zerbait da, eta bizirik mantendu behar dute erabiltzaileek.
Data: 2012 Ots, 05 - 04:29 AM
Gehiago irakurri... (4003 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

"HEDABIDEAK", Eusko Jaurlaritzaren ikerketa soziologikoa
Mezubideak eta Euskal Herria Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Hedabideak [PDF - 4,4 MB] ikerketa aurkeztu berri du.

"Hedabideak". Prospekzio Soziolegikoen Kabinetea – Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza

Ikerlan hau, eta Kabineteak egindako gainerakoak ere, bere webgunean kontsulta daitezke www.euskadi.net/estudios_sociologicos
Data: 2012 Ots, 05 - 04:18 AM
Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Edorta Arana: “Golpez ala bapez”
Mezubideak eta Euskal Herria Egun gutxiko gora beheran, irrakurri ditut Goienan Euskal Telebistari buruzko Erramun Turutarenaren artikulua, Sustatun eta Berrian Jesus Egigurenen hitzei buruzko aipamenak eta, azkenean, Hitzetik Hortzera ETB1en eta Nahieran aipatutako elkarrizketa ikusteko aukera izan dut.

Ez da gaur-gaurko kontua, baina itxura guztien arabera indar berrituta datorkigu EITBren hizkuntza politikaren gaineko eztabaida.

Egunkariko izenburu gisa ona da Berriak dakarren “Gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzke EITBk” eta, bide batez, aitortu beharra diogu Egigureni titularrak eskaintzeko daukan abilezia. Baina, eztabaidak ur zabalagoetara eta sakonagoetara eramaten gaitu berehalaxe.
Data: 2012 Ots, 04 - 02:16 PM
Gehiago irakurri... (1871 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Euskarazko hedabideak nafarroan: Lehen estu, orain itolarrian
Mezubideak eta Euskal Herria Beleixeko langileak irratsaioan.Esan Erran irratia mutu geratu da, langilea ordaintzeko dirurik ez dutelako. Nafarroako hedabideek urteak daramatzate alanbrean ekilibrioak egiten. 2012. urtea, hedabide batzuentzat behintzat, bereziki gogorra izango da. Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ezinbestekoak dira hedabide txikienentzat eta ez dute albiste onik haiengandik. Nafarroakoak aurten ez ditu lagunduko euskarazko hedabideak eta Jaurlaritzak %11ko jaitsiera aurreikusi du.

Nahi baino gutxiago dira Nafarroan euskarazko hedabideak. Euskara Elkarteen Federazioan, Topagunean, biltzen dira komunikabide gehienak: sei aldizkari, sei irrati eta telebista bat. Aldizkariak denen artean ia 22.000 etxeetara iristen dira eta irratiek 125.000 entzule potentzial dituzte. Erakunde publikoen diru-laguntzak ezinbestekoak dira gehienentzat; Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta udal eta mankomunitateko laguntzen zain izaten dira. Larri askotan ibili badira ere, aurtengoa itotzekoa izango da. Diru-laguntzak gehien mantendu dituztenak udalak eta mankomunitateak izan dira, beste kontu bat da zertan diren Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua. 2011n batzuk gustura geratu ziren Jaurlaritzaren laguntzekin eta beste batzuk aldiz ez. Bierrik Fundazioak adibidez, 15.000 euro gutxiago jasoko ditu 2011koari dagokionez. 2012rako %11ko murrizketa onartua dago euskarazko hedabideen zakuan. Hordagoa Nafarroako Gobernuak jo du, garai onenean 230.000 euro ematetik 2012an zero ematera igaro da. Dena dela, kontuan izan behar da, beharko lukeenaren kontra, hedabideek Jaurlaritzatik diru gehiago jasotzen dutela Nafarroako Gobernutik baino.
Data: 2012 Ots, 03 - 06:00 AM
Gehiago irakurri... (5852 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: JUAN KRUZ LAKASTA: «Komunikabideek ezin dute Twitterren RSS jario hutsa izan»
Teknologia Berriak KOMUNIKAZIOA. EUSKAL KOMUNIKAZIOA ETA SARE SOZIALAK (XV). JUAN KRUZ LAKASTA. KAZETARIA
Komunikabide txiki eta ezkertiarren iraupenarekin kezkatuta dago LakastaJAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESSEuskalerria irratiko esataria izateaz gain, hainbat komunikabidetan kolaboratzen du Juan Kruz Lakastak (Jaca, Espainia, 1970).

Nola eta zertarako erabiltzen dituzu sare sozialak, bereziki kazetaritza arloan?

Twitterzalea naiz. Facebook ez zait gustatzen. Google Reader jada apenas erabiltzen dudan. Bat-bateko informazio iturri zoragarria da Twitter, baldin eta nori kasu egin ondo hautatzen baduzu. Aukera ere eskaintzen dit han eta hemen egiten ditudan kazetaritza kolaborazioak zabaltzeko. Alor profesionalaz gain, jakina, gozatu ere gozatzen dut.
Data: 2012 Urt, 29 - 04:07 AM
Gehiago irakurri... (4163 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Pitu; komunikatzeagatik atxilotua
Adierazpen Askatasuna Jada, duela urtebete Pitu eta Apurtu.org kudeatzen zuten kideak atxilotu zituztela. Aldi berean, Facebook, Yahoo eta Apurtu.org-ko ziren sareko kontu guztiak ezabatu ziren (webgunea barne). Guztira, Espainiako Auzitegi Nazionalak lau kide espetxeratu zituen, sakabanatuz. Miguel Angel Llamas “Pitu”, lehenengo Soto del Real-eko espetxera eraman zuten geroago Valdemoroko espetxera eramateko. Hor dago momentu hauetan epaiketaren zain.

2011ko urtarrilak 18an gertatu zena oroitu eta salatzeko, Pituren ingurukoek hainbat ekimen, bideo etab. burutu dituzte. Horien artean, “Zaindu maite duzun hori” dokumentala, Koldo Garciak (atxilotuetako bat) ekoiztuta. Bertan, Pituren neskalagunak eta arrebak azaltzen dute Pituren atxiloketak eta sakabanaketak nola eragin duen haien eguneroko bizitzan. Sinadura bilketak ere jasotzen ari dira Pituren askatasuna eskatzeko.

Data: 2012 Urt, 23 - 12:01 PM
Gehiago irakurri... (41 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

JOXE ROJAS: «Gure edukiak plataforma mugikorretan jarri behar ditugu»
Teknologia Berriak Rojasek uste du euskaldunon sare fisikoaren tamaina abantaila bat dela.KOMUNIKAZIOA. EUSKAL KOMUNIKAZIOA ETA SARE SOZIALAK (XIV). JOXE ROJAS. TOPAGUNEKO HEDABIDE SAILEKO SUSTATZAILEA

Teknopataren txokoa (www.teknopata.net) blogean idazten du Joxe Rojasek (Barakaldo, Bizkaia, 1971). Topagunean lan egiteaz gain, ETB3ko Nickdutnik saioan ere aritzen da, gidoilari.

Zuk eta zu bezalako teknopatek lortzen al duzue noizean behin deskonektatzea?

Bai, tarteka bai. Gorputzak noizean behin eguneroko zurrunbilotik irteteko eskatzen dit eta tartean behin lortzen dut. Baina egia da eguneko ordu gehienak pasatzen ditudala konektatuta.

Sare sozialen bitartez jende asko ezagutu al duzu?

Niretzat sare birtualak oso bide egokia izan dira harreman sare bat edukitzeko. Nire inguru fisikoa oso erdalduna da, eta espazio horrek euskaraz aritzeko aukera ematen dit.
Data: 2012 Urt, 22 - 03:24 AM
Gehiago irakurri... (4551 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Parte hartzeko aukera handiagoa izango da aurrerantzean 'Berria.info'-n
BERRIA egunkaria

Berria.info-n ez ezik, Hitza.info-etan ere Berriketan.info-ren bidez egingo dira astelehenetik iruzkinak. / BERRIAEdizio jarraituko albiste guztietan egin ahal izango dira ekarpenak, 'Berriketan.info'-rekin; 'Hitza.info'-etan ere bai

Datorren astelehenetik aurrera, Berria.info-n parte hartzeko eta ekarpenak egiteko aukera handiagoa izango dute irakurleek: edizio jarraituko albiste den-denetan edukiko dute iruzkinak idatzi eta iritzia emateko aukera. Orain arte, albiste kopuru mugatu batean baino ez zen aukera hori, eta gunearen kudeatzaileek erabakitzen zuten zein albistetan egon zitekeen interesgunea.
Data: 2012 Urt, 20 - 02:45 AM
Gehiago irakurri... (2592 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: Lehiaketa bidez emango zaizkie diru laguntzak Nafarroako telebista kateei
Mezubideak eta Euskal Herria

2012. urterako Nafarroako Gobernuak kateei emandako laguntza bi milioi eurokoa izango da

Nafarroako Gobernuak aldatu egin du telebista kate nafarrei emandako diru laguntzen prozedura. Hemendik aurrera lehiaketa publiko bidez adjudikatuko dira laguntzak. Eta 2012. urterako bi milioi euro izango da laguntza, aurreko urteetan baino milioi bat euro gutxiago. Orain arte Canal4, Canal6 eta Popular TV kateei bakoitzari milioi bat euro ematen zizkien Nafarroako Gobernuak.
Data: 2012 Urt, 19 - 02:45 AM
Gehiago irakurri... (876 byte gehiago) Erantzunik? Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria

Hemeroteka: GARA-IKUSMIRA: ETB Nafarroan: aitzakia ekonomikoak ez du balio
Mezubideak eta Euskal Herria Iragan astean EAk agerian utzi zuen Lakuako eta Iruñeko gobernuek Nafarroan ETB ikustea saihesteko erabili izan duten engainua, kausa ekonomikoen aitzakia dela medio. «Gezurrak buztana labur», dio esaera zaharrak. Nafarroako Gobernuaren erantzuna, hala ere, Iruñerrian ETB ez ikusteko neurriak abiatzea izan zen. Gezur horrek beste gezur bat ezkutatu nahi zuen, euskararen aurkako eraso instituzionalik ez dagoela dioena, alegia. Izan ere, ez dago ETBk Nafarroan igortzeko eragozpen ekonomikorik; aitzitik, Nafarroan ez igortzeak milioi bat euroko galera dakarkio telebista horri. Egunkari honek ikusle eta publizitate datuetan oinarrituta egin duen azterketak ondorio argia eskaini du: Nafarroako ikusle kopuruaren araberako publizitate kuotak bi milioi eta erdi eurotik gorako etekina emango luke. Hartara, urtebetean Nafarroako errepikagailu sare osoaren kostu ofiziala ordaintzeaz gain, milioi bateko etekina izango luke ETBk. Telebista hori Nafarroan ikustearen errentagarritasun ezaren aitzakiak, beraz, ez die balio ez Gasteizko Gobernuari ez Iruñekoari. Bestalde, atentzioa ematen du Patxi Lopezek eta Miguel Sanzek ETB Nafarroan ikusteko sinatu zuten kontratuak ETB1 eta ETB2 kanaletara mugatu izana, LTDn igortzeko azpiegiturak lau kanal ikusteko aukera eskaintzen baitu. Aski da horrenbeste aitzakia maingua baino lehen harrapatuta dagoen gezurra ezkutatzeko.
Data: 2012 Urt, 18 - 02:40 AM
Gehiago irakurri... (96 byte gehiago) 1 Erantzun Istorio hau lagun bati bidali Inprimatzeko orria







Igarotako artikuluak
Asteartea, Urtarrila 17
·ETBko Langile Batzordea NAVARRA DIRECTO saioko kaleratzeen aurka, eta ETB osoa Nafarroan LTD bidez ikustearen alde dago (1)
·MIKEL IBARGUREN: «Garrasi isila» (0)
Astelehena, Urtarrila 16
·OIER ARANTZABAL: «Euskal kazetari erreferentzialek Twitterren egon behar dute» (0)
Igandea, Urtarrila 15
·ETB1 eta ETB2 Nafarroan LTD bidez ikusi ahal izateko hitzarmena (0)
Larunbata, Urtarrila 14
·FLORENCE STURM: «Frantziako komunikabideek ez dute interesik euskal gatazkan» (0)
·ZALDIEROA: ETBren antena jarriko bagenu, legala izango zen... (0)
Osteguna, Urtarrila 12
·Nafarroako EAko afiliatuek gastua haien gain hartu dute ETB Iruñerrian ikusi ahal izateko (2)
·Hiru urteko zigorra ezarri dio epaile batek AHTren kontrako jarrerari (1)
·Nafarroako euskarazko hedabideei laguntzeko mozioa baztertu dute (2)
Asteartea, Urtarrila 10
·Aske geratu diren Erandioko gazteak. (0)
Igandea, Urtarrila 08
·GORKA PALAZIO: «Herritarrak bere kanalen jabe izateko aukera du sare sozialekin» (0)
Ostirala, Urtarrila 06
·Murrizketek ixtera derrigortu dute «Euskonews Gaztea» aldizkaria (1)
Asteazkena, Urtarrila 04
·JON ARANBURU: «Bakarrik baino, gauzak auzolanean egitea hobea zela pentsatu genuen» (0)
Ostirala, Abendua 30
·Irratiak elkarlanean jarri nahi ditu Arrosa Sareak Bergaran (0)
Asteazkena, Abendua 28
·Ekonomikoki itota, «Nabarra» aldizkariak ateak itxi ditu (0)
Asteartea, Abendua 27
·EGUNKARIAren auzi ekonomikotik kanpo utzi dute Dignidad y Justicia (0)
Osteguna, Abendua 22
·Jaurlaritzak %11 urritu du euskara hedabideetan sustatzeko dirua (0)
Asteartea, Abendua 20
·Galdera gabe, prentsaurreko ote? (0)
·Angel Velez: «Nafarroan ETB3-ren alde» (0)
Igandea, Abendua 18
·NAGORE VEGA: «Parte hartzea lortzeko, hainbat modutan probatu behar da» (0)
 Artikulu zaharragoak

Hasiera :: Berriak Bidali

info @ baietz.org


2005.01tik: 1288692