 |
EITBren azterketa |
1. Lurraldetasunaren trataera
2. Generoaren trataera
|
MEDIOAK |
 |
LINKS |
 |
|
|
|
Beste hizkuntzetan gehiago agian
| | Nahiz eta webgunearen euskarazko bertsioa osoa izan, beste hizkuntzetan informazio ezberdinak ere aurkitu ahal izango dituzu. Beraz, zerbait aurkitzen ez baduzu agian beste hizkuntzaren bat aukeratu behar izango duzu.
Halere, zeuk ere egokitzat jotzen dituzun informazioak edo iritziak bidaltzera gonbidatzen zaitugu (info@baietz.org), kezkarik gabe eta esker on osoz. |
|
|
| Pitu; komunikatzeagatik atxilotua |

Jada, duela urtebete Pitu eta Apurtu.org kudeatzen zuten kideak atxilotu zituztela. Aldi berean, Facebook, Yahoo eta Apurtu.org-ko ziren sareko kontu guztiak ezabatu ziren (webgunea barne). Guztira, Espainiako Auzitegi Nazionalak lau kide espetxeratu zituen, sakabanatuz. Miguel Angel Llamas “Pitu”, lehenengo Soto del Real-eko espetxera eraman zuten geroago Valdemoroko espetxera eramateko. Hor dago momentu hauetan epaiketaren zain.
2011ko urtarrilak 18an gertatu zena oroitu eta salatzeko, Pituren ingurukoek hainbat ekimen, bideo etab. burutu dituzte. Horien artean, “Zaindu maite duzun hori” dokumentala, Koldo Garciak (atxilotuetako bat) ekoiztuta. Bertan, Pituren neskalagunak eta arrebak azaltzen dute Pituren atxiloketak eta sakabanaketak nola eragin duen haien eguneroko bizitzan. Sinadura bilketak ere jasotzen ari dira Pituren askatasuna eskatzeko.
| |
| |
|
| JOXE ROJAS: «Gure edukiak plataforma mugikorretan jarri behar ditugu» |
KOMUNIKAZIOA. EUSKAL KOMUNIKAZIOA ETA SARE SOZIALAK (XIV). JOXE ROJAS. TOPAGUNEKO HEDABIDE SAILEKO SUSTATZAILEA
Teknopataren txokoa (www.teknopata.net) blogean idazten du Joxe Rojasek (Barakaldo, Bizkaia, 1971). Topagunean lan egiteaz gain, ETB3ko Nickdutnik saioan ere aritzen da, gidoilari.
Zuk eta zu bezalako teknopatek lortzen al duzue noizean behin deskonektatzea?
Bai, tarteka bai. Gorputzak noizean behin eguneroko zurrunbilotik irteteko eskatzen dit eta tartean behin lortzen dut. Baina egia da eguneko ordu gehienak pasatzen ditudala konektatuta.
Sare sozialen bitartez jende asko ezagutu al duzu?
Niretzat sare birtualak oso bide egokia izan dira harreman sare bat edukitzeko. Nire inguru fisikoa oso erdalduna da, eta espazio horrek euskaraz aritzeko aukera ematen dit. | |
| |
|
| Hemeroteka: Parte hartzeko aukera handiagoa izango da aurrerantzean 'Berria.info'-n |
Edizio jarraituko albiste guztietan egin ahal izango dira ekarpenak, 'Berriketan.info'-rekin; 'Hitza.info'-etan ere bai
Datorren astelehenetik aurrera, Berria.info-n parte hartzeko eta ekarpenak egiteko aukera handiagoa izango dute irakurleek: edizio jarraituko albiste den-denetan edukiko dute iruzkinak idatzi eta iritzia emateko aukera. Orain arte, albiste kopuru mugatu batean baino ez zen aukera hori, eta gunearen kudeatzaileek erabakitzen zuten zein albistetan egon zitekeen interesgunea. | |
| |
|
| Hemeroteka: Lehiaketa bidez emango zaizkie diru laguntzak Nafarroako telebista kateei |
2012. urterako Nafarroako Gobernuak kateei emandako laguntza bi milioi eurokoa izango daNafarroako Gobernuak aldatu egin du telebista kate nafarrei emandako diru laguntzen prozedura. Hemendik aurrera lehiaketa publiko bidez adjudikatuko dira laguntzak. Eta 2012. urterako bi milioi euro izango da laguntza, aurreko urteetan baino milioi bat euro gutxiago. Orain arte Canal4, Canal6 eta Popular TV kateei bakoitzari milioi bat euro ematen zizkien Nafarroako Gobernuak. | |
| |
|
| Hemeroteka: GARA-IKUSMIRA: ETB Nafarroan: aitzakia ekonomikoak ez du balio |

Iragan astean EAk agerian utzi zuen Lakuako eta Iruñeko gobernuek Nafarroan ETB ikustea saihesteko erabili izan duten engainua, kausa ekonomikoen aitzakia dela medio. «Gezurrak buztana labur», dio esaera zaharrak. Nafarroako Gobernuaren erantzuna, hala ere, Iruñerrian ETB ez ikusteko neurriak abiatzea izan zen. Gezur horrek beste gezur bat ezkutatu nahi zuen, euskararen aurkako eraso instituzionalik ez dagoela dioena, alegia. Izan ere, ez dago ETBk Nafarroan igortzeko eragozpen ekonomikorik; aitzitik, Nafarroan ez igortzeak milioi bat euroko galera dakarkio telebista horri. Egunkari honek ikusle eta publizitate datuetan oinarrituta egin duen azterketak ondorio argia eskaini du: Nafarroako ikusle kopuruaren araberako publizitate kuotak bi milioi eta erdi eurotik gorako etekina emango luke. Hartara, urtebetean Nafarroako errepikagailu sare osoaren kostu ofiziala ordaintzeaz gain, milioi bateko etekina izango luke ETBk. Telebista hori Nafarroan ikustearen errentagarritasun ezaren aitzakiak, beraz, ez die balio ez Gasteizko Gobernuari ez Iruñekoari. Bestalde, atentzioa ematen du Patxi Lopezek eta Miguel Sanzek ETB Nafarroan ikusteko sinatu zuten kontratuak ETB1 eta ETB2 kanaletara mugatu izana, LTDn igortzeko azpiegiturak lau kanal ikusteko aukera eskaintzen baitu. Aski da horrenbeste aitzakia maingua baino lehen harrapatuta dagoen gezurra ezkutatzeko. | |
| |
|
| MIKEL IBARGUREN: «Garrasi isila» |

MIKEL IBARGUREN IDAZLEA
ETBn existitzen ez den errealitatea, ordea, gero eta gardenagoa da, eta tamaina horretako errealitatea ezin da inon ezkutatu
Argi eta garbi gelditu da zer eskatzen duen herriak. Bilboko mobilizazio gogoangarriak beste mugarri bat ezarri du. Orain badakigu mundu asko kabitzen direla mundu bakar batean; sentimendu pila bat kabitzen dela bihotz bakar batean. Herri batek bere taupadak dituela, bere hatsa ematen duela. Badakigu zenbat den asko eta zein den «kolosala»-ren esanahia. Neurri berri bat asmatu da eta ez da kopuru kontua soilik, sentipen kontua baizik. Txikiak gara eta handiak. Enpatiak mila kolore ditu eta amets bat dagoen lekuan bide bat baldin badago, bide horrek bururaino eraman behar gaitu. Itxaropen sentitu hau ezin da gelditu, ezin da alboratu. Arestiren euskal harria abian da dagoeneko eta milaka Sisifo ditu harriari bultzaka. Izan ere, ba al da hitzik Bilbokoa adierazteko? Bagenekien asko ginela, gehiago izan gaitezkeela ere bai, irtenbide demokratiko baten aldeko ibilbide honetan. Bagenekien hau ez zela manifestazio bat gehiago, begietako malkoek zein begitarteko hunkituek hala adierazten zuten. Egin beharreko ekarpena zen. «Bakarmortuetan» nahiz deserrian direnei zor genien. Aspaldian ez bezala, herri honek dituen gogoa eta borondatea agerian gelditu dira. Mezua hor da. Jendartea aurrera begira ezarri eta preso eta iheslaririk gabeko etorkizuna irudikatzen hasi da, gatazkaren gordina gainditu nahi du, elkarri eragindako sufrimendu eta zauriak onartzetik bestelako jendarte bat posible dela sinistuz. | |
| |
|
| Hemeroteka: OIER ARANTZABAL: «Euskal kazetari erreferentzialek Twitterren egon behar dute» |
KOMUNIKAZIOA. EUSKAL KOMUNIKAZIOA ETA SARE SOZIALAK (XIII). OIER ARANTZABAL. ZUZEULARIA
Euskarazko erreferenteak alor eta zentzu guztietan behar direla uste du Arantzabalek.
Oier Arantzabalek (Bilbo, 1988) hitza lore gisa erabiltzen du Zerdionk.info blogean, eta arma gisa Zuzeuko blogean.
Interneteko @Zerdionk izaera bat al dator zure benetako izaerarekin?
Ez nuke esango berbera denik, iragazki bat badago Interneten. Baina nire alderdi batzuk nabarmentzen dira sareko profilean. | |
| |
|
| ETB1 eta ETB2 Nafarroan LTD bidez ikusi ahal izateko hitzarmena |
HAU DA ETBk eta Nafar Gobernuak erabili zuten negoziaziorako dokumentu teknikoa, ETB1 eta ETB2 LTD bidez Nafarroa Osoan ikusi ahal izateko. Bertan jasotzen da azpiegitura teknikoaren gastua 2010erako 856.000€koa izango zela, gehi BEZ eta kanon, zergak edo tasak.
Horren aurrean ETBko LABek kontutan zera hartzea komeni delakoan dago: | |
| |
|
| Hemeroteka: FLORENCE STURM: «Frantziako komunikabideek ez dute interesik euskal gatazkan» |
Florence Sturm. France Culture irratiko kazetaria
Egunotan Euskal Herrian da Sturm, euskal gatazkaren inguruko erreportaje bat egiten. Hilaren 20an emango dute saioa.
Euskal Herria ondo ezagutzen du Florence Sturmek (Paris, 1961): France Bleu Pays Basque irratian hainbat urtez aritu baitzen lanean, Baionan. Euskal Herriko egoera politikoa zertan den kontatzeko egunotan hainbat elkarrizketa egiten ari da, eta herenegun Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria elkarrizketatu zuen Andoainen. Euskal gatazkaren inguruko erreportaje berezia eta platoko solasaldia hilaren 20an entzun ahalko dira France Cultureko Reportage de la rédaction saioan, 18:15etik 19:00etara. | |
| |
|
|  |

|
|
 |
Bilatu
|
|
|
|
|
 |
|
|
|
|
|
 |
|
|
|
|
|
 |
|
|
|
|
|
 |
Igarotako artikuluak
| Larunbata, Urtarrila 14 |
| · | ZALDIEROA: ETBren antena jarriko bagenu, legala izango zen... (0) |
| Osteguna, Urtarrila 12 |
| · | Nafarroako EAko afiliatuek gastua haien gain hartu dute ETB Iruñerrian ikusi ahal izateko (2) |
| · | Hiru urteko zigorra ezarri dio epaile batek AHTren kontrako jarrerari (1) |
| · | Nafarroako euskarazko hedabideei laguntzeko mozioa baztertu dute (2) |
| Asteartea, Urtarrila 10 |
| · | Aske geratu diren Erandioko gazteak. (0) |
| Igandea, Urtarrila 08 |
| · | GORKA PALAZIO: «Herritarrak bere kanalen jabe izateko aukera du sare sozialekin» (0) |
| Ostirala, Urtarrila 06 |
| · | Murrizketek ixtera derrigortu dute «Euskonews Gaztea» aldizkaria (1) |
| Asteazkena, Urtarrila 04 |
| · | JON ARANBURU: «Bakarrik baino, gauzak auzolanean egitea hobea zela pentsatu genuen» (0) |
| Ostirala, Abendua 30 |
| · | Irratiak elkarlanean jarri nahi ditu Arrosa Sareak Bergaran (0) |
| Asteazkena, Abendua 28 |
| · | Ekonomikoki itota, «Nabarra» aldizkariak ateak itxi ditu (0) |
| Asteartea, Abendua 27 |
| · | EGUNKARIAren auzi ekonomikotik kanpo utzi dute Dignidad y Justicia (0) |
| Osteguna, Abendua 22 |
| · | Jaurlaritzak %11 urritu du euskara hedabideetan sustatzeko dirua (0) |
| Asteartea, Abendua 20 |
| · | Galdera gabe, prentsaurreko ote? (0) |
| · | Angel Velez: «Nafarroan ETB3-ren alde» (0) |
| Igandea, Abendua 18 |
| · | NAGORE VEGA: «Parte hartzea lortzeko, hainbat modutan probatu behar da» (0) |
| Osteguna, Abendua 15 |
| · | Navarra Directoko langileek kontzentrazioa egin dute, eta 43.000 sinadura eraman dizkiote Nafar Gobernuari (0) |
| Astelehena, Abendua 12 |
| · | Joseba Kamio: «Kazetaritzaren urrezko aroan gaude, Interneti esker» (0) |
| Asteartea, Abendua 06 |
| · | Zorionak maitasunez (0) |
| Astelehena, Abendua 05 |
| · | Bea Salaberri: «Euskaraz idaztea garrantzitsua da, nahiz komunitate txiki batentzat ari» (0) |
| Ostirala, Abendua 02 |
| · | Euskarazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dute (0) |
| | Artikulu zaharragoak |
|
|
|
|